2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPRONTZEDA
2017ko ekitaldiko karga-tasak
Esprontzedako Udalak, 2016ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2017ko ekitaldirako onestea ondoko zerga-tasa hauek:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. %0,30.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.
–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5eko indize bakarra aplikatuko da denbora tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra ezartzen da: %14.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.
Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bertzenaz, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik aitzina.
Esprontzedan, 2016ko azaroaren 23an.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.
Iragarkiaren kodea: L1613345