237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2017rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak

Ziraukiko Udalak, 2016ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2017rako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek finkatu ditu:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa (landa-lurra eta hiri-lurra): %0,166.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentaje eta tasak, eta karga-tasa %12.

–Hilerriko tasak:

  • ehorzketak lurrean eta nitxoetan, erroldatuak: 150 euro; erroldatu gabeak: 300 euro.
  • Kolunbarioak, erroldatuak: 70 euro; erroldatu gabeak: 140 euro.
  • Hobitik ateratzea: 300,00 euro.
  • Lekualdatzeak (hobitik ateratzea eta ehorztea): 500,00 euro.
  • Hilobiei lotutako beste lan batzuk: Udaleko langilearen ordua 50,00 euro kostako da.

–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasa: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Udal igerilekuetako prezioak:

  • Helduak, erroldatuak: 45 euro; erroldatu gabeak: 55 euro.
  • Gazteak, erroldatuak: 40 euro; erroldatu gabeak: 50 euro.
  • Haurrak, erroldatuak: 35 euro; erroldatu gabeak: 40 euro.
  • Eguneko sarrera: 5 euro heldu eta gazteendako; 4 euro haurrendako.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
  • Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 100,00 euro.
  • Erabileraren aldaketak, etxebizitzak eraikitzea: 100,00 euro.

(Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintzako Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira).

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Zirauikin arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Ziraukin, 2016ko azaroaren 24an.–Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1613401