2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJON
Herrilurraren okupazioa. Hasierako onespena
Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 172. artikuluan adierazitakoari jarraituz, jendaurrean egonen da, hamabortz egun balioduneko epean, okupatzeko ondotik ematen den espedientea, 2016ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsirik:
–Herrilurretako lurzatiak: 2. poligonoko 5039 B eta 5071 B zenbakikoak.
–Okupatu beharreko azalera: 11 metroko lur azpiko kanalizazioa 5039 B lurzatian, eta 81 metrokoa 5071 B lurzatian.
–Okupazioaren helburua: zuntz optikozko kablea jartzea 4G zerbitzua emateko Castejongo Telefónica Móvilesen oinarrizko estazioari.
Aipatu espedientea esandako epean aztertzen ahal da Udalaren bulegoetan, eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak egiten ahal zaizkio.
Castejonen, 2016ko azaroaren 29an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1613520