237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJON

Herrilurraren desafektazioa, erabilera lagatzeko

Castejongo Udalak, 2016ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. poligonoko herrilurretako lurzati hauek desafektatzeko espedientea: 275.a, 276.a, 277.a, 278.a eta 279.a. Helburua da horien erabilera lagatzea AN, S.Coop. delakoari, 5003, 5004, 5005, 5006, 5007, 5008, 5009, 5010, 5011 eta 5012. lurzatiekin elkartzeko, lurzati bakarra osatzeko asmoz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Castejonen, 2016ko azaroaren 29an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1613519