237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Alkatetza beste baten esku uztea

Elena Calvo Petrochek, Burgiko Udaleko alkate udalburuak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluak ematen dion eskumenaren indarrez, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 2016ko azaroaren 17an onetsitako deialdia, haren bitartez ezartzen baitira Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuna eratzeko bilkurarako eguna eta gai-zerrenda.

Kontuan hartuz osasun arazoengatik ez naizela bilkura horretara agertuko,

EBATZI DUT:

1. Idoaia Glaría Ezquer eskuordetzea Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuna eratzeko bilkurara joateko eta botoa emateko.

2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea argitara dadin.

Burgin, 2016ko azaroaren 21ean.–Alkate udalburua, Elena Calvo Petroch.

Iragarkiaren kodea: L1613389