237. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2017rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak,
herrilurreko saria eta gainerako ordainarazpenak

Buñuelgo Udalak, 2016ko azaroaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2017ko ekitaldi honetan indarra duten zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herrilurreko saria eta gainerako ordainarazpenak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak eta harekin bat heldu diren gainerako legeek diotenarekin bat, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, 30 egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Halakorik aurkeztu ezean, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2016ko azaroaren 24an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1613356