2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Aldaketa, Garbiketaren, gizalegezko jokaeren eta espazio publikoen gaineko udal ordenantzan. Hasierako onespena
Beriaingo Udalbatzak, 2016ko urriaren 6an egin bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa egitea Beriaingo eremu publikoaren garbitasuna, gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikotzat joko da ordenantzako aldaketa hasiera batean onesteko erabaki hau, eta ondorio juridikoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aitzina.
Beriainen, 2016ko azaroaren 23an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L1613355