2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Eremu publikoan terrazak, mahai hankabakarrak eta ostalaritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2016ko azaroaren 24ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Eremu publikoan terrazak, mahai hankabakarrak eta ostalaritzari loturiko bertzelako elementuak paratzea arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.
325.1.c) artikuluko aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, ordenantzaren testu osoa argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.
Aditzera ematen da, aipatutako araudia betetzeko.
Barañainen, 2016ko azaroaren 25ean.–Jarduneko alkatea, José Ignacio López Zubicaray.
Iragarkiaren kodea: L1613408