236. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2016ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, 1. aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Udalaren 2016ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan). Aurreko xedapen zatian adierazitako tramitean alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Bidankozen, 2016ko irailaren 28an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1613597