2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Administrari-ofiziala kontratatzeko proposamena
Ribaforadako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari-ofizialaren lanpostu bat aldi baterako eta administrazio araubidean oposizio bidez betetzeko hautapen prozesuko epaimahaiak (2016ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 19koan argitaratu zen deialdiaren arabera), 2016ko azaroaren 28an egin bilkuran,
ERABAKI DU:
Organo eskudunari kontrataziorako proposamena egitea puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde, hots, Sheila María Arigita Bermejoren alde, 80.33 puntu atera baititu, eta Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Ohartarazten da proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aipatu deialdiko 8.2 oinarrian zehazturiko agiriak aurkeztu beharko dituela Ribaforadako Udalaren erregistro orokorrean.
Ribaforadan, 2016ko azaroaren 29an.–Epaimahai kalifikatzaileko lehendakaria, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1613514