236. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Ordenantza orokorra, hirigintzari eta eremu publikoko obrei buruzkoa. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2016ko uztailaren 1ean egin bilkuran erabaki zuen, legeak eskatzen duen quoruma zuela, hasiera batean onestea Los Arcosko Hirigintzari eta eremu publikoko obrei buruzko ordenantza orokorra.

Erabakia 2016ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 1ean. Jendaurrean egoteko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez gero, behin betiko onetsita gelditu da Los Arcosko Hirigintzari eta eremu publikoko obrei buruzko ordenantza orokorra, eta haren testu osoa ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Los Arcosen, 2016ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

ERANSKINA

Ordenantza orokorra, hirigintzari eta eremu publikoko obrei buruzkoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1613445