1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
111/2016 FORU DEKRETUA, azaroaren 23koa, Iasone Muruzábal Fernández andrea Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 23an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Iasone Muruzábal Fernández andrea Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendari izendatzea.
2. Foru agindu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko azaroaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1613318