236. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

133/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana. Honen bidez, azaroaren 2ko 60/2015 Foru Agindua aldatzen da, Nafarroako Estatistika Kontseiluko kideak izendatu zituena.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 36. artikuluan eta Nafarroako Estatistika Kontseiluaren antolamendu eta funtzionamendurako Erregelamendua arautzen duen urriaren 19ko 308/1998 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarrita dago nortzuek osatzen duten Nafarroako Estatistika Kontseilua.

Zenbait aldaketa egin direnez Hezkuntza Departamentuko langileen artean, eta, hari kontsulta egin ondoan, bidezkoa da Nafarroako Estatistika Kontseiluaren osaera aldatzea, Hezkuntza Departamentuaren ordezkariari dagokionez. Irailaren 25eko 317/2000 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin bat, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak ahalmena dauka, Nafarroako Estatistika Institutuko Kontseiluko burua baita, kontseilu horretako kideak izendatu eta kargugabetzeko, bidezkotzat jotzen denean, hartan ordezkaturik dauden departamentu eta erakundeek proposatuta.

Horrenbestez, Nafarroako Estatistika Kontseiluak proposatuta eta Hezkuntza Departamentuarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Nekane Oroz Bretón andrea izendatzea Nafarroako Estatistika Kontseiluko kide, Hezkuntza Departamentua ordezkatuz.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 10ean.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1612724