236. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

LABURPENA, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 24an emandako 1432/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Nazioarteko Praktiketarako Beken 2017ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/eu/index). BDNS (identifikazioa): 323815.

Oinarri arautzaileak: 1432/2016 Ebazpena, azaroaren 24ekoa.

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6662/Becas-a-titulados-as-universitarios-as-para-realizar-practicas-internacionales-en-2017.

Zenbatekoa: Deialdi honetara bideratu den zenbatekoa 150.000 eurokoa da, guztira. Beka hauek Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izanen dute, gutxienez ere %50, Gazteen Enplegurako Ekimenaren bidez.

Eskaerak aurkezteko epea: Beka eskaerak Nafarroako Gobernuan aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2017ko otsailaren 17an bukatuko.

Iruñean, 2016ko azaroaren 24an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1613447