1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
110/2016 FORU DEKRETUA, azaroaren 23koa, Fernando Balduz Ugarriza jauna, Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea xedatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.
Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 23an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Fernando Balduz Ugarriza jauna, Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea.
2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko azaroaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
Iragarkiaren kodea: F1613320