2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean kredituen aldaketak egiteko espedienteak. Hasierako onespena
Barasoaingo Udalak, 2016ko irailaren 26an eta 2016ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuretan, erabaki zuen hasiera batean onestea kredituen aldaketak egiteko 1 eta 2/2016 espedienteak; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz. Hamabortz egun baliodunean jendaurrean egonen dira, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Barasoainen, 2016ko azaroaren 22an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1613248