2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Mutiloako 1. poligonoko 770. lurzatiaren salmenta
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko azaroaren 17an egindako bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea Mutiloako 1. poligonoko 770. hiri lurzatia.
Hasierako prezioa:
–Mutiloako 1. poligonoko 770. lurzatia: 120.000,00 euro gehi egoki diren zergak.
Proposamenak Aranguren ibarreko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa), bulego orduetan, 2016ko abenduaren 22ko 14:00ak baino lehen.
Baldintzen agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g., Mutiloa) nahi duenaren eskura.
Mutiloan, 2016ko azaroaren 18an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1613238