3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03465 NL/sr. espedientea
Jendaurreko informazioa
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: José Antonio Miqueo Lopetegui eta Ricardo Miqueo Amondarain.
I.F.Z. zenbakia: 15141665Y eta 33418005V.
Helbidea: Elostabarrena etxea, 3.a, 31891 Arribe-Araitz (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Ontza-Zulo iturria.
Eskatutako emaria: 0,09 l/s-koa.
Udalerria eta probintzia: Arribe-Araitz (Nafarroa).
Erabilera: abeltzaintza.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Ura kutxeta bat erabiliz hartuko da; bertatik hodi bat aterako da, 10 metroko luzera duena, 4 m³-ko edukiera duen biltegiraino; gero, hodiak beste 520 metro jarraituko du granjaraino.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko azaroaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1613174