235. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03429 NL/br espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3105000H.

Helbidea: Foruen plaza, zk.g., Elizondo, 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Marin 1.0100.190.

Tokia: Berroeta.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: zubiko panela zabaltzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da Marin errekaren gainean dagoen zubi bateko panela aldatzea, zabalago bat jartzeko haren ordez, eta metalezko baranda bat ere paratzea, anbulantzia Hurbegi baserrira pasatzeko eragozpenik ez izateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2016ko azaroaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1613173