3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03461 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Santiago Jorajuria Micheltorena.
I.F.Z. zenbakia: 15236917S.
Helbidea: Epeloa auzoa, zenbakirik gabe, 31750 Donamaria (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Epeloa iturria.
Eskatutako emaria: 0,30 l/s-koa.
Tokia: Iarmako alderdia.
Udalerria eta probintzia: Donamaria (Nafarroa).
Xedea: 0,07 ha-ko baratzea ureztatzea.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Ura zuzenean hartuko da iturritik, 2.500 litroko edukiera duen biltegi bati lotutako hodi baten bidez; biltegitik 300 metroko luzera duen beste hodi bat aterako da Epeloa baserri ondoan dagoen baratze bateraino. Hodiak erreka bat gurutzatzen du ur-ibilguaren azpitik.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Donamariako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko azaroaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1612556