235. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-461

Sebastian Gallart Gabasek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Sebastian Gallart Gabas.

Xedea: La Fuevako udalerriko 5. poligonoko 11. lurzatian zaharberritu beharreko bi etxebizitzaren hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: La Fueva (Huesca).

Zaharberritu beharreko etxebizitza baten eta landetxe baten hondakin uren isurketa egitea da xedea, lurrean iragaziz; emaria 2,5 m³-koa da egunean eta 535 m³-koa urtean. Lurrean iragazi aurretik, arbastatu eta erabateko oxidazioaren tratamendua emanen zaio, 20 biztanle baliokiderentzat diseinatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko azaroaren 4an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1612755