2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Herri-lurretako kanona ordaintzeko epea
Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko azaroaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen onestea herri-lurretan laborantzan aritzeko 2016ko kanonaren errolda, 2015eko urriaren 1etik 2016ko irailaren 30a arte egindako aprobetxamenduari dagokiona, 642.824,43 euro egiten baitu. Borondatezko diru-bilketarako epea 2016ko azaroaren 21etik abenduaren 20a arte izanen da, biak barne.
Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, kobrantzarako izendatua den finantza entitatera igorriko da ordainagiria.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.
Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazpen tramitean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakiaren edo egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hori dena, galarazi gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.
Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Tuteran, 2016ko azaroaren 21ean.–Nekazaritzako zinegotzi delegatua, Olga Risueño Molina.
Iragarkiaren kodea: L1613242