2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Laburpena, 2015-2016 ikasturtean euskara ikasteko matrikula
egin zutenei diru-laguntzak emateko deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 323255.
a) Onuradunak: 2015-2016 ikasturtean euskara ikasi duten pertsonak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2015-2016 ikasturteari dagozkion gastuak, ikastaroak estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak edo autoikaskuntzakoak izan.
b) Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok ikasi ahal izan dezaten.
c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web orrian.
d) Zenbatekoa: 4.500 euro.
e) Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko azaroaren 25etik abenduaren 15era.
Diru-laguntzaren organo kudeatzailea: Euskara Zerbitzua.
Tafallan, 2016ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1613266