235. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Aldaketa ordenantza fiskalen tarifetan, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2016ko azaroaren 11n egin bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea aldaketa egitea ordenantza fiskalen tarifetan, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezan. Horiek espedientean ageri dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Rocaforten, 2016ko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Mª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1613186