235. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa ARS-3 banaketa eremuaren plan partzialean,
UI XIX unitateko S-1 sektoreko A-13 oinarrizko unitatean.
Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko azaroaren 15ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-NOV-16 (4/CV).

«Espedienteko agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2016ko urriaren 31ko txostenarekin bat eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2016ko azaroaren 4ko txostenarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko ARS-3 banaketa eremukoa den UI XIX unitateko S1 sektoreko plan partzialeko aldaketa, Silvia Sádaba Pardo andreak sustatua NASUVINSA ordezkatuz.

2. Behin betiko onesteko, sustatzaileak agiri bat aurkeztu behar du, indarreko plan partzialaren fitxa partikularra orain aldatutako araudiarekin batzen duena eta puntu hauek berariaz zuzentzen dituena:

–Jabetzaren eta Udalaren artean izenpetutako hitzarmenari buruz egiten diren aipamenak kentzea (3.5 eta 4.5 puntuetan).

–Xehetasun azterlan bat egitea ez dela beharrezkoa argi zehaztu beharra dago.

3. Jabeei jakinaraztea proposatutako aldaketa behin betiko onesteak ekarriko duela oinarrizko unitatean sartutako lurzatiak besterentzeko hitzarmenak eguneratzea, prezioa erabilera desberdinetara egokitzeko.

4. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan iragarkia agertzea.

Ebazpen honen 3. atalaren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2016ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1613284