2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren
eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.
Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2016ko azaroaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1613275