2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
S-10 sektorea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena
Alkatetzak 2016ko azaroaren 21ean eman ebazpenaren bitartez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoan oinarrituz, behin betiko onetsi da S-10 sektorea birzatitzeko proiektua, S.10 sektoreko konpentsazio batzordeak aurkeztua.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Orkoienen, 2016ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1613257