2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Aurrekontuko aldaketak. Behin betiko onespena
Aditzera ematen da Udalaren 2016ko aurrekontuko lehen aldaketa 2016ko urriaren 6an egin osoko bilkuran onetsi zuela Udalak hasiera batean, eta hari buruzko ediktua 2016ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela, urriaren 18an. Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da, 124/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.
Behin espedientean aldaketa horiek eginda, ukitutako kapituluetan ondoko kontsignazioak gelditu dira:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Xedea: Langileria gastuak. Lehengoa: 1.341.685,00 euro. Aldaketa: 23.931,19 euro. Gaur egungoa: 1.365.616,19 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. Lehengoa: 1.237.953,40 euro. Aldaketa: 3.000,00 euro. Gaur egungoa: 1.240.953,40 euro.
4. kapitulua.–Xedea: Transferentzia arruntak. Lehengoa: 329.050,00 euro. Aldaketa: 17.649,91 euro. Gaur egungoa: 346.699,91 euro.
6. kapitulua.–Xedea: Inbertsio errealak. Lehengoa: 54.200,00 euro. Aldaketa: 43.000,00 euro. Gaur egungoa: 97.200,00 euro.
SARRERAK:
3. kapitulua.–Xedea: Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak. Lehengoa: 283.970,00 euro. Aldaketa: 20.649,91 euro. Gaur egungoa: 304.619,91 euro.
8. kapitulua.–Xedea: Finantza-aktiboak. Lehengoa: 0,00 euro. Aldaketa: 66.931,19 euro. Gaur egungoa: 66.931,19 euro.
Lodosan, 2016ko azaroaren 17an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.
Iragarkiaren kodea: L1613182