2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2017ko ekitaldiko karga-tasak
Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2016ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:
Alkateak parte hartzaileei oroitarazi die tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak onetsi beharra, 2017ko ekitaldi ekonomikoan egin dadin haren ordainarazpena, aplikatzen ahal diren arauekin bat.
Gaiaz eztabaidatuta eta bertan ziren guztiak bat etorrita,
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea.
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,45.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.
–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %15eko karga-tasa ere.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udal indizea: 1,2.
Bigarrena.–Erabaki hau iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tasei dagokienez, erabaki da 2016an bezala uztea:
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
Lapoblacion-Meanon, 2016ko azaroaren 22an.–Alkatea, Javier Oria Domaica.
Iragarkiaren kodea: L1613295