2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZPOROGI
2017rako zerga-tasak. Hasierako onespena
Ezporogiko Udalak, 2016ko azaroaren 23an egin osoko bilkura arruntean eta legezko gehiengoa zuela, bertzeak bertze honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Uraren prezio publikoak:
–Hornidura:
Kontsumoa:
- Etxean erabiltzeko: 0,58 euro/m³.
- Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 1,05 euro/m³.
–Saneamendua:
- Saneamendu kanona etxerako: 0,584 euro/m³.
- Saneamendu kanona industriarako: 0,086 euro/m³.
Bigarrena.–Ezporogin indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, hogeita hamar egun baliodunean, bizilagunek eta legezko interesdunek, aipatu epe horren barnean, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganda erreklamaziorik aurkeztu gabe, zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da eta horrekin batera erabakia irmo bilakatuko da.
Agezan, 2016ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Camino Landarech Zozaya.
Iragarkiaren kodea: L1613281