2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
2016ko plantilla organikoa
Zizur Zendeako Udalak, 2016ko azaroaren 9an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2016ko irailaren 2ko 2181 Epaia betearaztea, Olivia Zabalza de Estebanek jarritako 16-01246 gora jotzeko errekurtsoa ebatzita, udal honen osoko bilkuraren 2016ko urtarrilaren 13ko erabakiaren kontra jarri baitzen. 2016. urterako plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruzkoa zen erabaki hura. Horrenbestez,
HURA BETEZ:
1. 2016. urteko plantilla organikoa deuseztatzea, aginduzko hizkuntza eskakizuna ez izateagatik.
2. 2016. urterako plantilla organikoa hasiera batez onestea, lanpostu guztietarako gaztelaniazko hizkuntza eskakizuna ezarrita, euskara jakitea nahitaezkoa izan gabe, eta merezimendua ere izan gabe, horietako bakar batentzat ere.
3. Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ohartaraziz ezen epe horretan alegaziorik ez bada onespena behin betikoa bilakatuko dela, eta laburtuta argitaratuko.
4. Erabaki hau igortzea errekurtsogile interesdunari, Olivia Zabalza de Estebani, eta Nafarroako Administrazio Auzitegiari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Gazolatzen, 2016ko azaroaren 14an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1613244