234. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Hainbat ordenantza fiskaletako aldaketa. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2016ko azaroaren 9an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketak hasiera batean onestea ondotik ematen diren ordenantzetan, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

1. Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3. Igerilekuak eta Udalaren gainerako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta horrekin bat heldu diren gainerako artikulu aplikagarrietan xedaturikoarekin bat, ordenantza hauetako aldaketa jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, Udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu ondotik.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Arguedasen, 2016ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1613217