234. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioan 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatu beharreko zerga-tasa. Onespena

Udalak, 2016ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, 2017ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duen lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa onetsi du: %0,3791.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2016ko azaroaren 29an.–Ogasuneko zinegotzi delegatua, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1613569