234. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Zerbitzu anitzetako langilea izendatzeko proposamena

Erroibarko Udalaren zerbitzura ariko den zerbitzu anitzetako langilea (garbitzailea), E mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9.2 oinarriak dioena betetzeko, epaimahai kalifikatzaileak Ivan Echeverz Balda zerbitzu anitzetako langile izendatzeko proposamena egin dio Erroibarko Udaleko alkate udalburuari, gainditu dutenen artetik puntu gehien dituena bera baita; hori guztia lanpostu kopurua igo gabe eginen dela ohartarazten da.

Honako izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 eguneko epean, proposatutako izangaiak deialdiaren 9.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du Erroibarko udaletxeko Erregistro Orokorrean.

Argitara ematen da dagozkion xedeetarako.

Lintzoainen, 2016ko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1613567