234. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2017ko zerga-tasak

Udalak, 2016ko azaroaren 9an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoari jarraikiz, honako erabaki hauek hartu zituen, 2016ko urtarrilaren 17tik aitzina indarra har dezaten:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, katastroko balioaren %0,2500ko tasa ezartzea.

2. Landalurreko ondasunen kontribuzioa ordainarazteko, katastroko balioaren % 0,80ko tasa ezartzea.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordainarazteko, %40ko udal errekargua ezartzea.

4. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordainarazteko, eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu erreal eta benetakoaren %4,65eko tasa ezartzea. Etxebizitzak zaharberritu edo eraberrituz gero, proiektu edo txosten tekniko baloratua behar baitute, betiere obra berria gauzatzeko ez bada:

–12.001,00 eurotik 30.000,00 eurora bitarteko aurrekontua, egiazko kostuaren %1,65 ordainduko da.

–30.001,00 euro baino gehiagoko aurrekontua, egiazko kostuaren %2,15 ordainduko da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko, %2,797ko gaurkotze koefizientea eta %12ko zerga-tasa ezartzea.

Argitara ematen da orok jakin dezan. Erabaki horien aurka legez bidezkoak diren errekurtsoak aurkez daitezke.

Arguedasen, 2016ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1613218