234. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3206/2016 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 13ko 2740/2016 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena; ebazpen horren bidez, estatuko lekualdatze lehiaketarako deia egin zen kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Maisu-maistren Kidegoa, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer Maisuen Kidegoa.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 13an emandako 2740/2016 Ebazpenaren bidez, estatuko lekualdatze lehiaketarako deia egin zen kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Maisu-maistren Kidegoa, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer Maisuen Kidegoa. (2016ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 27koa).

Ebazpen horren “Lehentasunezko eskubideak” izeneko seigarren oinarrian, zehazki, 3. idatz-zatian, “Herria edo eskualdea aukeratzeko lehentasunezko eskubideak” izenekoan, akats material bat atzeman denez, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hori horrela, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak abuztuaren 13an emandako 1/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 13ko 2740/2016 Ebazpenaren testuan atzemandako akats materiala zuzentzea ondotik adierazten den moduan (ebazpen horren bidez estatuko lekualdatze lehiaketarako deia egin zen kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Maisu-maistren Kidegoa, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer Maisuen Kidegoa):

–“Lehentasunezko eskubideak” izeneko seigarren oinarrian, zehazki, 3. idatz-zatian, “Herria edo eskualdea aukeratzeko lehentasunezko eskubideak” izenekoan, azkeneko paragrafoan:

Honela dioen tokian: “Aurreko ataletako bakoitzean aipatu egoeretan dauden karrerako bi funtzionario edo gehiago lehiatuz gero, merezimenduen baremoan puntuazio handiena duenari esleituko zaio lanpostua. Puntuazioen guztirakoan berdinketa izaten bada, deialdiaren hamahirugarren oinarrian berdinketa hausteko ezarritako irizpideak aplikatuko dira”.

Honakoa behar du: “Aurreko ataletako bakoitzean aipatu egoeretan dauden karrerako bi funtzionario edo gehiago lehiatuz gero, merezimenduen baremoan puntuazio handiena duenari esleituko zaio lanpostua. Puntuazioen guztirakoan berdinketa izaten bada, deialdiaren hamalaugarren oinarrian berdinketa hausteko ezarritako irizpideak aplikatuko dira”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 28an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Miren Itziar Aragüés Cemboráin.

Iragarkiaren kodea: F1613486