229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2016ko bigarren seihilekoan

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2016ko abenduaren 23an bukatuko dela hirilurreko nahiz landalurreko ondasunen gaineko 2016ko bigarren seihilekoko kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko azaroaren 24an iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2016ko azaroaren 17an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1613044