229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Erabilera lagatzeko oinarrien aldaketa

2016ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zen hasiera batean onestea aldaketa Ablitasko herri-lurretako “Campolasierpe” alderdian dauden zenbait lurzatiri dagokien 104.247,50 metro koadro desafektatzeko baldintzen agirian, lagapenaren epea zabalduz 2042ko urtarrilaren 1era, deusetan galarazi gabe hortik aitzina aldeek adostuta erabaki ditzaketen berrikuntzak edo luzapenak honako hauekin: “Promociones Fotovoltaicas Juglans SL”, “Promociones Fotovoltaicas Juniperus SL”, “Promociones Fotovoltaicas Laurus SL”, eta “Promociones Fotovoltaicas Pinus SL” hegaztitegia instalatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalak eskaturik, 2016ko azaroaren 7ko osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, onetsi zen erabakiaren ondoko aldaketa egitea:

–Haren lagapenaren epea zabaltzea 2042ko urtarrilaren 1era, deusetan galarazi gabe hortik aitzina aldeek adostuta erabaki ditzaketen berrikuntzak edo luzapenak 2048ko irailaren 22ra arte.

–Aipatu erabakiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, herri lurzatiaren desafektazioaren eta erabilera lagatzeko baldintzen determinazioen hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.

Ablitasen, 2016ko azaroaren 14an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1613010