229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

GIJONGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 75/2016 prozedura

Olga Peña García andrea, Gijongo Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 75/2016 prozeduran, honako ebazpen hau eman da, ondotik adierazten diren datuak dituenak; interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko, eta adierazten den errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra.

Ebazpena: betearazpena abiarazteko autoa, 2016-11-03koa.

Errekurtsoa jartzeko epea: berraztertzeko errekurtsoa, hiru egunean.

Jakinarazten zaion pertsona: Control Empresarial Navarra SL.

Eta Control Empresarial Navarra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Gijonen, 2016ko azaroaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, Olga Peña García.

Iragarkiaren kodea: J1612826