229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AVILESKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 605/2014 prozedura

Ignacio García-Quijada Morais jauna, Avilésko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: José Miguel García Fernández jaunak eskaturik, gai arrunt bat dela-eta, Aceralia Construcciones de Obras SL enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 115/2015 prozeduran dekretua eman da 2016ko urriaren 19an, eta haren eduki osoaren berri bulego judizial honetan jaso daiteke.

Bidezko errekurtsoa jartzeko epea: hiru egun.

Eta Aceralia Construcciones de Obra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Avilesen, 2016ko urriaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Ignacio García-Quijada Morais.

Iragarkiaren kodea: J1612761