229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 373/2015 prozedura

Silvia Iriarte Lecumberri andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko dibortzioaren gaineko 373/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da 2016ko azaroaren 8an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Ana Patricia Córdoba Holguin andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2016ko azaroaren 8an.–Justizia Administrazioaren letradua, Silvia Iriarte Lecumberri.

Iragarkiaren kodea: J1612642