229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 285/2015 ofiziozko prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 285/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Laura Roda Leañori zitazioa egiteko balioa izan dezan, 2017ko urtarrilaren 11ko 10:00etan 101. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairua) eginen den judiziora ager dadin, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2016ko azaroaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1612684