229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2016ko azaroaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea planeamendurako hirigintza hitzarmena, Fundación Carmen Uguet de Resayre fundazioarekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ablitasen, 2016ko azaroaren 14an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1613003