229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 376/2016 prozedura, 244/2016 epaia

Iruñean, 2016ko azaroaren 3an.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 376/2016 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Urdiciain Comercial de Alimentación SALek sustatu du Jacinto Ducay Larrea jaunaren aurka (auzi-ihesean deklaratua), beharkizunak direla kausa. Auzi-jartzaileak José María Ayala Leoz prokuradore jauna izan du ordezkari, eta Carlos María Bacaicoa Hualde legelari jauna, laguntzaile.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Urdiciain Comercial de Alimentación SALek Jacinto Ducay Larrearen aurka jarritako demanda, eta, hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hiru mila hirurehun eta hirurogeita hamabi euro eta hogeita hamasei zentimo (3.372,36 euro) ordaintzera, gehi abenduaren 29ko 3/2004 Legearen 7. artikuluaren arabera dagozkion interesak, eta kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Jacinto Ducay Larrea jauna non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen gisa balio izan dezan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1612572