229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 185/2016 prozedura

María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua. Honen bidez aditzera ematen dut:

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 185/2016 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Ilene Ortiz Melian andrea epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Ilene Ortiz Melian andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko azaroaren 10ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1612731