229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontuko 6, 7, 8 eta 9. aldaketak. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateak, 2016ko azaroaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 6., 7., 8. eta 9. aldaketak 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 202.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2016ko azaroaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1613021