229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Juntak, 2016ko azaroaren 9an egindako bileran, 2017. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 236. artikuluarekin loturik, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Aipatutako epea amaitzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da plantilla organikoa.

Etxalarren, 2016ko azaroaren 14an.–Presidentea, Miguel M.ª Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1613001