229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, 2016. urtekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2016ko abenduaren 27an bukatuko dela epea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergagatik 2016. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak bertan aipatzen den banketxean ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko abenduaren 16an iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Villatuertan, 2016ko azaroaren 16an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1612991