229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

2017. urteko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Bidankozeko Udalak, 2016ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1.–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,2500 izanen da.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %2,85.

3.–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, urte tarteei aplikatzen zaizkien portzentajeak beren horretan uztea, hain zuzen, honako hauek:

–Batetik bortz urte bitarte: %2,5.

–Hamar urte bitarte: %2,4.

–Hamabortz urte bitarte: %2,3.

–Hogei urte bitarte: %2,3.

%13ko tasa aplikatuko da.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea aplikatzea.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bidankozen, 2016ko azaroaren 9an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L1613037