229. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2017ko ekitaldiko karga-tasak. Onespena

Oteitzako Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan xedatuarekin bat, 2016ko azaroaren 17ko bilkura arruntean hartutako erabakiaren ondorioz, karga-tasak onetsi zituen 2017ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten tokiko tributuetan. Honako hauek izanen dira:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,27.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indize hau aplikatuko da: 1,38.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,50, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %16,20, balio errealaren igoerari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatu ondoan ateratzen den zerga-oinarriaren gainean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da erabaki honen aurka, irmoa baita administrazio bidean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da egintza honen organo egileari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Oteitzan, 2016ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1613200